XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) kalitatearen arabera jatorrizko kideek erabakita bezala banatzen dira.

Batez beste olaren larreak hamar parte osotan banatzen dira.

Ohizko sisteman, parte oso baten jabe zenak olara bere abereak artalde amankomunean nahastuta eramaten zituen eta esnea ematen zuten ardien kopuru jakin bat izaten zen hark artaldean zuen proportziozko zatia.

Ardien unitate hari txotx edo xotx deitzen zitzaion, eta Zuberoako zenbait lekutan txotxa ehun ardikoa izaten zen (Lhande 1926: 989).

Santa-Graziko oletako txotxa 50-60 ardi esnedun eta bi zintzarrikoa da 8 Nussy Saint-Saampeuml;nsek (1955: 91) dioenez Zuberoako txotxak hasieran 45 ardi esnedun zituen. Nafarroa Behereko Ibarren txotxak 60 ardi esnedunekoak ziren (Barandiaran 1955: 42). Zuberoako Liginaga herrian txotxak 56 ardi esnedun balio ditu, txotx-erdiak 28 eta karta edo laurdenak 14 (Barandiaran 1948: 22). Txotxen sistemari buruz erreferentzia gehiago jakin nahi izanez gero, ikus Cavaillés (1910) eta Lefebvre (1933).

Zuberoako gainerakoan bezalaxe Santa-Grazin ere parteerdiaren edo txotx-erdiaren jabe izan daiteke, edo laurdenaren (kartaren) jabe ere bai.

Herriko ola batzuetan txotx-erdiak hogeita bost ardi esnedun balio ditu.

Beste batzuetan hogeita hamar behar izaten dira.

Karta edo laurdena (txotx-laurdena), hamabost ardi esnedunekoa da olako elkartean.

Orain dela hamabost bat urte txotx-erdia edo -laurdena zeukaten etxeek (txotx lagûnek) elkarrengana bildu egin behar izaten zuten, hau da, beren ardiak batu egin behar izaten zituzten parte osoa edo txotxa osatzearren 9 Txotxaren gaia eta txotxak dituztenen arteko harremanak X. kapituluan aztertzen dira.